Egutegia

18. Julio 2023
  • Enplegu Planen Informazio Saioa

    Martes, 18. Julio 2023
    Enplegua
      Barakaldoko Udalak, Inguralde Garapen Agentziaren bidez, hainbat eskaera izapidetu ditu Euskal Enplegu Zerbitzura (Lanbide) enplegu planak garatzeko. Eskaerek  onura publikoko 56 proiektu biltzen dituzte, zuzeneko 136 kontrataziorekin eta hirikoenpresek kontratuak diruz laguntzeko partida batekin. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza-deialdi hauen barruan sartzen dira ekimenak: Toki erakundeek lana sustatzeko eta gazteak kontratatzeko tokiko ekintzak, Euskadiko FSE Plus 2021-2027  Programaren barruan. Gogoratu informazio hau BEHIN-BEHINEKOA dela eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari aurkeztutako eskaeren ebazpenari lotuta dagoela. Inguraldek BERETZAT GORDETZEN DU abian jartzea, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dion KONTZESIOAREN arabera. Horiei buruzko xehetasunak jakin nahi badituzu, uztailean egingo diren informazio saioetara joan zaitezke  
SUBIR